Planik Plan 01x05: astegoieneko planak Bizkaian

Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa

Turtziozko Gazta Eguna, Gatibu eta Zamudioko azokea astegoien honetan Bizkaian

Planik Plan irratsaio barriaren bosgarren emonaldiari ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Azaroko lehen astegoienetik Turtziozko Gazta Eguna, Gatibuk Ansion emongo dauan kontzertua eta Zamudioko azokea nabarmendu doguz.

Barikua

Gazta Eguna izango da Turtziozen barikuan. Ganera, Euskalgym izeneko gimnasia ekitaldia be hasiko da BEC!-en. Azkenengo ekitaldi hau domekararte luzatuko da. Kontzertuei jagokenez, El Canijo de Jerez artistak Getxoko Muxikebarrin emongo dauana nabarmendu dogu.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esaterako, Zamudioko azokea hasiko da. Azokea astegoien osoan zehar luzatu egingo da. Ganera, kontzertu ugari egongo dira Ansion: Gatibu, Dupla, Buhos eta Ostikada. Bertsolaritzari jagokonez, bertso-saioa egongo da Ondarroan, Andoni Egaña, Alexander Idoeta eta Aitor Mendiluze bertsolarien eskutik.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, Zamudioko azokea egongo da oindino martxan Bizkaian. Ganera, Durangoko San Agustin kulturgunean, Pantomima musika-taldea izango da, arratsaldeko 18:00etan. Ganera, arratsaldeko 19:00etan, The Courettes taldeak Bilboko Kafe Antzokian joko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00