Jokin Etxaniz ASPE-ko Kirol zuzendariagaz egin dogu berba Jokoan saioan, txapela buruan daukie dagoeneko

ASPE enpresearentzat izango da lau t'erdiko txapela, eta Jokin Etxaniz Kirol zuzendaria pozik dago

Txapela buruan, finalaurrekoak jokatu aurretik

Eusko Label Lau eta Erdiko Txapelketea heldu  da finalaurrekoetara. Zapatu-domekan jokatuk dira Iruñako Labrit pelotalekuan eta Bilboko  Bizkaian. Zapatuan, Ezkurdia eta Peio Etxeberria aurrez aurre. Domekan, Altuna txapelduna eta Elordi. Peio Etxeberria eta Elordi partidurik galdu barik heldu  dira finalaurrekoetara. Baina, faboritoago izango dira, ziurrenik orain, Ezkurdia eta Altuna. Ligatxuko azken partiduan sendotasun handiagoa erakutsi dabe aurreko partiduetan baino.

Pozik, lana ondo eginda

Jokin Etxaniz Kirol zuzendariagaz egin dogu berba Jokoan saioan. Pozik dago. Izan be, Aspek jantzi dau txapela dagoeneko. Finalaurrekoak jokatzen hasi aurretik. Finalaurrekoetako lau pelotariak dira bereak. Etxanizek eta talde teknikoak egin dabe euren lana. Orain, pelotariek egin behar dabe eurena. Frontoira urten eta irabazten ahalegindu.

Altuna, irabazlea

Aitor Elordi eta Peio Etxeberria partidu guztiak irabazita heldu dira. Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, ez. Baina faborito nortzuk izango ete dira, behin finalaurrekoetan. Altuna txapelduna da. Txapelketan ondo-ondo ez dabilela emoten izandau. Halanda be, Dariori nagusitasunez irabazi deutso eta onena emoten dau partidu garrantzitsuetan. Irabazlea da, eta halan onartu dau Etxanizek. Aurrean Elordi izango dau. Aurtengo txapelketako ezustekoa. Oso maila ona emoten dabil. Orain arteko mailea emoten badau, partidu ikusgarria izan leiteke.

Ezkurdia, indartsu

Beste finalaurrekoan Joseba Ezkurdiak urtengo dau faborito ziurrenik. Behetik gora egin dau txapelketan. Azkeneko partidua, gainera, Lasori irabazi deutso. Oso ondo sartu da finalaurrekoetara, Etxanizek onartu dauenez. Aurrean, Peio Etxeberria. Azken urteotan gorengo mailan dabil, baina azken pausotxua emotea falta jako. Lortuko ete dau. Batak lortu, besteak lortu, Aspek egin dau berea. Txapela eskuratu dau finalaurrekoak jokatu aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular