Elordik eta Zabaletak Altuna eta Tolosaren aurka jokatuko dabe domekan bigarren itzuliko lehen jardunaldian

Mallabiko aurrelariak eta atzelari nafarrak irabazi egin ditue orain arte jokatu dabezan zazpi partiduak

Txapelduna eta liderrak aurrez aurre domekan Bilbon

Zabaleta, Elordi, Altuna eta Tolosa Bilboko Bizkaia pelotalekuan / Bizkaia Irratia

Binakako txapelketa nagusiaren lehen faseko ligatxoak bigarren itzuliari ekingo deutso datorren astegoienean, barikutik aurrera hain zuzen be.  Bilboko Bizkaia pelotalekuan jokatuko da zortzigarren jardunaldiko azken partidua. Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak, Jokin Altuna eta Xabier Tolosaren aurka jokatuko dabe. Partidu erakargarria ezelango zalantza barik. Mallabiko aurrelariak eta atzelari nafarrak irabazi egin ditue orain arte jokatu dabezan zazpi partiduak, eta nagusitasun handia erakutsiz ganera. Altunak eta Tolosak lau garaipen eskuratu ditue lehenengo itzulian eta bigarren postua eskuratzeko lehian sartu dira. Ganera, txapelketako partidurik onena jokatu eta galdu eben joan zan domekan Laso eta Imazen aurka Donostiako Atano III frontoian.

Elordi eta Zabaleta dira faboritoak garaipena eskuratzeko, besteak beste, errez irabazi dabezalako lehen itzulian jokatutako zazpi partiduak, Jaka-Arangurenen aurkakoa izan ezik. Edozelan be, Jokin Altuna tartean egonda -ez eban jokatu lehen itzuliko partidua eta Danel Elezkanok ordezkatu eban- edozer gertatu daiteke domekako partiduan. Bikote bietako partaideak konforme geratu dira Martin Alustizak otzaran jarritako pelotekaz. Beraz, partidu handia ikusgai datorren domekan Bizkaia frontoian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular