Txokolatezko bale-txalupak 8 metroko luzera izango dau eta 1.500 kg txokolate erabiliko dira eraikitzeko

Proiektua Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Lapurdi eta Nafarro gozogilek garatuko dabe

Txokolatezko bale-txalupa baten erreplika egiten hasi dira

Gozogileek lanean / Bizkaia Irratia

Gozoa alkarteak, ofizioari, sukaldariari eta alkarregaz garatzen dan sektoreari ikusgarritasuna, aintzatespena eta prestigioa emon gura deutso. Gaur egun, Gozoa alkarteak sektoreari erronka bat aurkezten deutso: 16. mendeko txokolatezko baletxalupa bat eraikitzearena.

Kakaoa Europara

Txokolatezko bale-txalupa bat eregiteak, gainera, euskal itsas historiaren beste elementu garrantzitsu bat gogorarazten deusku, kakaoa euskal itsasontzietan Europara heltzeagaz lotuta dagoana.  Gertakari hori izango da gastronomia gozoa eta itsas merkataritzaren historiaren arteko lotura horri sendotasuna emongo deutson kontakizunaren oinarria. Inazio Egaña gozogileak emon deuskuz zehaztasunak .

1500 kg txokolate

Euskal Herrian, gaur egun, txokolategile maisu handiak dagoz, baita bonboi-denda eta txokolatetegi nabarmenak bere. Izan bere, 18. mendearen zati handi batean, Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarrak, Pasaian egoitza ebanak, kakaoaren inportazinoen gaineko monopolioa kontrolatzen eban, eta beraz, Europan kontsumitzen zan txokolatea euskal portuetatik sartzen zan.

Oraingo proiektua Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Lapurdi eta Nafarroak garatuko dabe. Euskal itsas historiaren eta gastronomiaren historia kulturalaren batuketatik, euskal gozogile eta txokolategileek historia batu eta hori guztia birsortuko dabe. Txokolatezko bale-txalupak 8 metroko luzera izango dau eta 1.500 kg txokolate erabiliko dira eraikitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular