Ondarrutar sortzaileak eta kanpokoak alkarregaz astegoien honetan

Sormen festibalaren seigarren eta azken edizinoa da aurtengoa

Txomin Uribe: “Marabilli guztiak dira bereziak”

Festibalaren aurkezpena / Marabilli Festibala

Ondarroako Marabilli festibalaren azken edizinoa izango da aurtengoa. Aurrerantzean ekintza puntualak eskeiniko dabez. Aitzol Aramaio zinegilearen hutsuneak eragin eban Marabilli festibalaren sorrerea. Bere lagunak hasi ziran sormen jaialdi hau antolatzen 2012. Urtean. Txomin Uribek esan deusku, orain arteko Marabilli guztiak izan direla bereziak. Bihartik domekara bitartekoa azkena izango da eta beharbada horrek bereziago egiten dau aurtengoa. Aitzolek berak erabilten eban Marabilli berbea sarretan eta hortik festibalaren izenburua.

Sormena ardatz

Sormena da jaialdiaren ardatz. Parte hartzen daben artistek, euren lana zelan egiten daben azaltzen ahalegintzen dira. Herriko Aurrera futbol taldea, arraun taldea, herriko artisau eta antzerkigileak izango dira Marabillin, Belako, Joseba Sarrionaindia, Esti Urresola, Fermin Muguruza, Tapia eta Leturia, Amets eta Maddalen Arzallus, Asier Altuna edo Arantza Santestebanegaz batera. Aspaldiko partez Tapia eta Leturia alkarregaz ikusteko erea egongo da Ondarroan.
Marabilli sormen saria bihar gaueko hamaiketan emongo dabe Beikozinin. Ordaindu beharreko kontzertuei begita esan behar, sarrera gehienak agortu direla. Moonshine Wagon eta Malandroren biharko kontzerturako baino ez dira sarrerak geratzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular