Iraila heltzen danean, udako oporrak amaitutzat emoten doguz eta ondorioz, errutinara itzultzea toketan jaku. Urteko opor luzeenak pasauta, iratzargailuaren alarmea barriro ipini, eta lanaren edo ikasketen betebeharrei barriro ekin behar deutsagu, oporretan izan dogun askatasunari agur esanez. Egoera horri zelan aurre egin aztertu dogu Lau Haizetara saioan Edurtzeta Calzada Badiola psikologoagaz. Bere esanetan, udako oporren ostean lanera edo ikasgeletara itzultzea zaila da eta danok egokitzeko prozesu txiki bat egin behar dogu. Emon deuskuzan aholkuen artean, itzulerea planifikatzea, gauza positiboetan zentratzea…