"Bilboko Perrera eraikina gazteentzat erreferente izatea gura dogu" zehaztu dau Itsaso Erroteta zinegotziak

Basurtuko Perrera eraikin barrituan mediateka, tailerrak eta ikasteko gelak kokatu dabez

Udal txakurtegi zaharra gazteentzako gune barri bihurtu dabe

Basurtuko La Perrera eraikin barritua / Bizkaia Irratia

Udal txakurtegi zaharra gazteentzako gune barria bihurtu da Bilbon. Antxina, txakurrak hartzen zituen eraikina zan, baina orain dela bi hilabete egokitu eta gazteei zuzendutako jarduerak egin daitekez bertan. Hain zuzen ere, 12-30 urte bitarteko gazteentzat. Basurton kouta dago eta 3.000 metro koadroko espazioa batzen dau, hiru solairutan banatuta. Itxaso Erroteta, Bilboko udaleko gazteria eta kiroleko zinegotzia, alkarrizketatu dogu Perrera eraikinean asteon goizeko Izarretan saioan.

Udal espazio berriak mediateka, ikasketa-gela edo erabilera anitzeko espazioak ditu publiko guztientzat. Gainera, Kazetagune bat dago, bi gune desberdinakaz. Momentuz, erantzuna oso ona izan da. Halanda be, gauza berritzaileak egiten dabilz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular