Ursula Tomas: "Seme-alabei argi eta zehatz berba egin behar jake egoera barriaren inguruan"

"Aukeratzen dana aukeratzen dala baikortasunez azaldu behar jake seme-alabei" esan dau Ursula Tomasek

Udea eta umeak, zelan kontziliau?

Oporrak igarotzen / Bizkaia Irratia

Ikasturtea amaitzen da eta horrekin batera, opor-egunak datoz. Danok deskonektatu behar dogu, baina arazoa familia bereko kide guztiek opor egun berberak ez dabezenean gertatzen da. Antsiedade eta estres-mailak ugaldu egiten dira uda heldu aurretik.

Gehien eskatzen diran aukeren artean, eguneko udalekuak edo kanpamentuak dagoz. Aukera ona izan leiteke egunean zehar beste ume batzuekin aire zabaleko jarduerak egitea, oso esperientzia aberasgarria da  eurentzat. Ursula Tomas psikologea izan dogu guzti hau zehatz mehatz azaltzen. Estimuluz eta ikaskuntza barriez betetako jarduerak, aukera horrek diru asko ordaintzea dakar, eta familia guztiek ezin dabe.

Oso lagungarria dan beste aukera bat amama-aititekaz edo familiako besteren bategaz iztea da. Kasu honetan, batzuetan erru-sentimendua dogu, batzuk oso nagusiak diralako eta ezin dabelako gure semeak edo alabak adinaren arabera behar daben eguneroko erritmoa jarraitu.

Arazoa handitu daiteke adibidez, bikote bananduetan, monoparentaletan, familia hurbil ez dabenen artean… Udalekuak aukeratzeko orduan seme-alaben gustuetara egokitzen diren udalekuetara apuntatu beharko dira. Oso garrantzizkoa da umeak etxetik kanpo lo egitera ohituta ez badagoz aste bat edo gehiagoko kanpamentu batera ez bialtzea. Ume askori etxetik kanpo lo egiteak segurtasun faltea suposatzen deutse eta. Azken finean, aukeratzen dana aukeratzen dala, udako plana gure seme-alabei beti aurkeztu beharko deutsegu erakargarri modura. Amama eta aititegaz egunak pasetako, lagun barriak egiteko, txangoak egiteko… Zuzen berba egin behar deutsegu seme-alabei, egoeraren barri lasaitazunez eta ondo azalduz, udako plana alternatiba modura eta ez obligazino modura zehaztuta.  Era horretara ondo sentituko dira eta udea oso zoriontsu igaroko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular