UNICEF erakundeak ohartarazo dauanez, Ukrainako gerrak bost milioi haur eta ume baino gehiagoren hezkuntzea eten dau. Hori dala-eta, nazinoarteko laguntza handiagoa eskatu dau, haurrak atzean geratzen ez dirala bermatzeko. Maider Gabilondo UNICEF-eko komunikazino arduradunak azaldu dauanez, 11 hileko gatazkearen eraginak larriagotu egin dau COVID-19aren pandemiaren ondorioz galdutako urteko biko irakaskuntzea.
Gabilondok gaineratu dauanez, Ukrainako milaka eskola, haurtzandegi eta beste hezkuntza instalazino kaltetu edo suntsitu dira. Era berean, guraso askok ez dabe gura haurrak eskolara bialtzea segurtasun arrazoiengatik.
UNICEF Ukrainako gobernuagaz lanean dabil haurrek barriro ikasi dagien, segurutzat joten danean ikasgeletan edo online bidez. Halanda be azkenaldian elektrizidadearen eta beste energia azpiegitura batzuen kontra izan diran erasoek itzalaldiak eragin dabez eta Ukrainako ia haur guztiak elektrizidaderako sarbide iraunkorrik barik itxi dabez.
Ukrainatik kanpoko egoerea be kezkagarria da. Uste da Ukrainako 3 haur errefuxiatutik 2 ez dagozala gaur egun harrera herrialdeko hezkuntza sisteman integrauta.