Gernikak lehen partidua jokatuko dau Urbietan eta Eduardo Maidagan entrenatzailea itxaropentsu dago

Eduardo Maidagan Gernikako entrenatzaileak dino taldeak hoberutz egin dauela, Urbietako lehen partiduaren aurrean

Urbietak, igazkoa barik, aurreko urteetakoa izan behar dau

Gernika Rugby Taldeko jokalariak, Urbietan / Gernika Rugby Taldea

Grupo Intxausti Gernika Rugby Taldeak partidu bi jokatu ditu aurtengo ligan. Hondino ezin izan dau irabazi. Partidu biak kanpoan izan dira. Bata, Pasec Belenosen aurka eta bestea, Real Ciencias Enersideren aurka. Sailkapenaren goiko aldean dagoz biak. Belenos igon barria da, baina gogor hasi dau ligea. Cicenciasek, barriz, talde oso indartsua egin dau. Hiru partiduak irabazita dagoz bata eta bestea. Gernika, barriz, partidu bi jokatu eta biak galduta dago.

Cisnerosen aurka, domekan

Kanpoan izan dira orain arteko partidu biak, Oviedon eta Sevillan. Orain, etxeko lehenengo partidua dator. Domekan, 12etan, Complutense Cisnerosen aurka, Urbietan. Urbietak aurreko urteetakoa izan behar dau, maileari eusteko. Izan be, joan dan denporaldian, partidu bakarra irabazi eben basurdek etxean. Bakarra, eta berandu, gainera. Igazkoa hobetu beharra dago.

Gernika, gotorleku

Eduardo Maidagan entrenatzaileak halan uste dau. Gernika gotorleku bihurtu behar da, eta partiduak irabazi behar dira Urbietan. Lehenengo pausoa domekan egin behar dabe Cisnerosen aurka. Complutense Cisneros be partidurik irabazi barik dago. Madrildarrek ez dabe ondo hasi ligea. Hiru partidu jokatuta, hirurak galdu ditue. Puntu bi eskuratu ditue.

Cisneros, talde bizkorra

Maidagan itxaropentsu dago domekako partidura begira. Taldeak gorutz egingo dauela uste dau. Cisneros talde bizkorra da. Orain arte, Belenosen eta Cienciasen aurka jokatu dabe basurdek. Partiduaren zati handi baten ondo eutsi arren, gero beherakadea izan eben. Domekan, maila onari partidu guztian eustea izango da helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00