Pili Castro: "Komunidadeak harreman onak izaten laguntzen dau eta zainketa errezagoa da"

Pili Castrok bakardade sentsazinoari buruzko doktore tesia egin dau

“Uri handietan herri txikietan baino bakardade handiagoa dago”

Pili Castro / Bizkaia Irratia

Egia da bakarrik egoteak, bakardade sentimendua errezten dauela baina, gakoa daukaguzan hartuemonetan dago Pili Castroren esanetan. Castro psikologoa da, Deustuko Unibertsidadean irakaslea, Caritaseko kidea eta bakardadearen ganean egin dau bere doktore tesia.

Egia da bakardadeak mila arpegi daukozala eta bakardade sentimenduari aurre egiteko komunidadearen garrantzita azpimarratu deusku Castrok. Komunidadeak pertsonen arteko topaketak errezten dauz eta onura asko daukaz. Etxebizitza komunitarioak sortzea hori areagotzeko bide bat izan daitekela kontau deusku Castrok.

Gure bizimoduak, askotan, harreman sakonak izatea gatx egiten dau. Ohituta gagoz beste batzukaz alkartzera, berba egitera, baina horrek ez dau berez esan nahi konfiantzako hartuemonak daukaguzanik. Osasun publikoko arazo bat sortzeko arriskuan ei gagoz. Ikerketa serioak egin dira eta lotura ei dago bakardadea luzaroan jasatea sistema inmunologikoa ahultzeagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular