Ikasleen lankidetza, autonomia pertsonala eta gizarte inplikazinoa sustatu nahi dabe Ategorri Instituoan

Ategorri Institutoko Batxillergoko 1. mailako 140 ikasleek bederatzi proiektu praktiko ipini dabez martxan

Urpeko dronak eta odola emoteko kanpaina berezia Erandion

Ategorri Institutuko ikasleak / Bizkaia Irratia

Erandioko Institutuak hezkuntza ikuspuntua zabaldu egin nahi dau. Horreterako, “Ekin Jakintzari” proiektua sortu dabe.  Ekimen honen bidez, besteak beste, ikasleen lankidetza, autonomia pertsonala eta gizarte inplikazinoa sustatzea dabe helburu.  Martxoaren 13tik 17ra patioaren ondorengo orduetan ohiko klaseak desagertu egin dira. Horren ordez, batxilergoko 1. mailako 140 ikasleek 9 proiektu praktiko ipini dabez martxan.  

Erandioko herritarrak odola emotera animetako komunikazino-kanpainatik hasita, urpeko dronak ekoizteko tailer bateraino. Ikasleek Erandioko iragan industrialean sakondu dabe (proiektu europar baten barne), adinekoen egoitzan alkarrizketak eginez edo argazki-artxibo ofizialetan murgilduz.

Jarduerak hainbat erakundegaz lankidetzan antolatu dira.  Udalagaz, Osakidetzagaz, Euskal Herriko Unibertsidadeagaz edo Euskadiko Odol Emaileen Elkarteagaz, besteak beste. Jone Ines Barandiaran, institutoko hizkuntza irakaslea eta barrikuntza arduraduna da eta proektuari buruz zehastun gehiago emon deusku Goizeko Izarretan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00