Urremendi Landa Garapen Alkarteak bat egin dau Gaztemunduri ateak ireki ekimenagaz. Proposamenaren helburua euskal diasporako gazteekaz lotura eta harremanak zabaltzea eta sendotzea da. 18 eta 25 urte bitarteko gazteak Argentinatik, Uruguaitik eta Australiatik etorriko dira. Testuinguru horretan, Busturialdea-Urdaibai lehen aldiz izango da harrera-lurralde, eskualdeko Urremendi Landa Garapen Elkartearen eskutik, Aitziber Ansotegi gerenteak esan deuskunez.
Egonaldia ekainaren 27an hasi eta garagarrilaren 19ra arte luzatuko da, eta Urremendik jarduera-programazino osoa antolatuko dau aste horreetarako. Egonaldian zehar, eskualdean murgiltze-esperientzia biziko dabe, bai gazteen arteko harremanak bai harrera-familiekaz sortutako loturak sendotzea ahalbidetuko dauana, epe luzerako harreman pertsonal eta komunitarioak eratuz. Izan be, programaren azken helburua da parte-hartzaileak diasporan Euskadiren enbaxadore bihurtzea.
Busturialdeko familiei dei egin jake gazteak etxean hartzeko. Parte hartzeko baldintzei buruzko informazino guztia, dana dala, Ateak Irekiren webgunean dago. Horrez gain, Urremendik alkarlana bultzatuko dau udalekaz, ikastetxeekaz eta tokiko hainbat eragilekaz, ekimena eskualdean garatzeko beharrezko lankidetza-esparrua sortzeko asmoz.
