San Adrian eta Miribilla auzoetako 1.111 ikasle daukaz Bilboko Urretxindorra Ikastolak

Zuriñe Zorrozua: "Ikasleak hezi eta zaintzen doguz"

Urretxindorra Ikastolak 50 urte bete dauz

Urretxindorra Ikastola / Tectonica arkitektura estudioa

Zenbaki kapikua, 1.111 ikasle daukoz gaur egun Urretxindorra ikastolak. Orain 50 urte, 20 bat ikaslegaz hasi eban ibilbidea, San Adrian auzoko familia batzuk bultzatuta. Miribilla auzoaren sorrerak ikastolea ikasle gehiagogaz hornitu ebala azaldu deusku Zuriñe Zorrozuak, ikastolako zuzendariak.

Hainbat ekitaldi antolatu dabez Urretxindorra Ikastolaren 50garren urteurrena ospatzeko. Bihar barikuz esaterako euskara eta arte eszenikoei buruzko mahainguru bat izango dabe. Barikuan kalera urtengo dabe abesten, Miribilla Kantari ekimena burutzeko. Abenduaren 14an Porrotxen bisitea izango dabe ikastolan, eta hilero, bagilerarte ekitaldiren bat egingo dabe. Guztia, ikastolaren 50.urteurrena ospatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00