Urriko azken astelehenetik aurrera jokatuko dan torneoan lehiatzeko aukerea eukiko dabe

Hiru setetan menderatu ebezan Antxon Alberdi eta Salegi, lehenengo jokoa galdu ostean

Urrutia eta Aimar Aldazabalek irabazi dabe Winter Pro-Am torneoko finala

Pedro Urrutia eta Aimar Aldazabalek irabazi dabe Winter Pro Am izeneko torneoa, finalean Antxon eta Salegi mendean hartuta. Final gogorra izan zan Berriatuko frontoian jokatutakoa. Izan be, Antxon Alberdi eta Eñaut Salegik irabazi eben lehenengo seta 15-8. Bigarrengoan, ostera, Thomas Urrutia eta Aimar Aldazabal nagusitu ziran 15-9. Azkenik, bardinketa hausteko jokoan 5-2 nagusitu ziran txapeldunak, bina bardinduta egon ondoren.

Torneo hau irabazteak sari potoloa euki dau Urrutia eta Aimarrentzat. Izan be, urriko azken astelehenetik aurrera jokatzen hasiko dan txapelketa nagusian parte hartzeko aukerea izango dabelako. Thomas Urrutia gazteak oraindik ez dau erabaki Gernikako txapelketa jokatuko dauen ala Daniara joango dan. Amerikara joatea erabagiko baleu, Antxon Alberdik jokatuko leuke Aimar Aldazabalegaz. Bariku honetan aurkeztuko dabe Gernikako winter series torneoa Mundakan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular