Sopresak iragarri dabez Durangoko San Agustin kulturguneko arduradunek

Normalean eskaintzen ez dabezan saioak izango dira 2023an

Urtean zehar ospatuko dau Durangoko San Agustin kulturguneak 25. urteurrena

25. urteurreneko saioak aurkezteko galea / San Agustin Kulturgunea

Durangoko San Agustin kulturguneak 25 urte beteko dauz aurten.
1998. urtean zabaldu zan San Agustin kulturgunea Durangon. Arantza Arrazola gaur eguneko arduradunak azaldu deuskunez, garai hartan kulturaren kontzientzia modukoa sortu zan. Antzoki bat baino gehiago zabaldu ziran orduan, Elorrion edo Zornotzan besteak beste.

Pandemia aurreko publikorik ez oraindik

25 urteko ibilbidean mila ikuskizun inguru eta 175 mila ikusle baino gehiago izan dira San Agustinen. Izen handiak igaro dira bertatik, Euskal Herrikoak eta kanpokoak. Pandemiak esan behar, eragina izan dauala kulturgune honetan be. Momentuz ez dabe lortu pandemia aurretik euken publiko kopurua erakartzea. Arazo berbera daukie gainontzeko kulturguneek be Arantza Arrazolaren esanetan.

Saioak eta sorpresak

Aurreko barikuan galea egin zan San Agustinen urtean zehar egingo dabena aurkezteko. Izan be, era horretara ospatu nahi dabe 25. urteurrena. Arrazolaren esanetan, normalean eskaintzen ez dabezan ekitaldiak izango dira.
Sorpresak be izango dira, batez be bazkideentzat. Orain dala 20 urtetik daukaz bazkideak San Agustin kulturguneak. Helduen artean, berrehun bazkide inguru dagoz. Umeentzako be badagoz onurak bazkide eginda.
Etorkizunari begira, Arrantza Arrazolak esan deusku garrantzitsua litzatekeela lortzea herritarrek, egiten danaren barri izatea.

Aktore ezagunak zorionak emoten

Durangoko San Agustinen 25. urteurrena dala eta, datozen hileetan bertan izango diranetariko batzuk, bideoa grabau dabe kulturgunea zorionduz. Tartean dagoz Jose Sacristan, Charo Lopez, Goazen telesaileko neska-mutilak edo Aitziber aktorea. Kulturguneak sare sozialetan zabaldu dau bideoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular