Urtza Sarrionaindiak ekoizle batek Gernikako azoken moduko lan egunetan zelan lan egiten dauan azaldu deusku

Igorreko baserritik hainbat produktu ekarri dabez Gernikako urriko azken astelehenera

Urtza Sarrionaindia: “Azoka egunak behar askokoak dira, baina giro polita egoten da”

Artoa eta kalabazak, Urtza Sarrionaindia ekoizlearen postuan Gernikako azokan / Bizkaia Irratia

Goizean goizetik ibili dira Gernikako azokan lanean eta baserritarrak eta ekoizleak euren postuak jarten. Batzuk eta besteakaz berbetan ibili gara Goizeko Izarretan. Gaur ezagutu dogun ekoizlea Urtza Sarrionaindia da, eta Gernikakoaren moduko azoketan ekoizle baten bataz besteko eguna azaldu deusku. Urtzak esan deusku egun lanpetuak dirala baina giro polita dagoala beti Bizkaiako azoketan.

Gainera, postuan daukazan produktu mota desbardinak be aurkeztu deuskuz Igorreko ekoizleak. “Makatzak, sagarrak, kiwiak, nisperoak, intxurrak etabar luzea ekarri dot. Hilabete gogorrak izan dira, batez be irailean euki gendun denboraleagaitik, zorionez produktu gehienak ondo mantendu doguz” azaldu dau Sarrionaindiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular