Usansoloren desanexinoak aldaketa ugari suposatuko dau Monika Menaren eretxian

Zemendiaren 23an Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansoloren desanexinoa baimenduko dabe

“Usansolon 2023an herriko alkatea aukeratu ahalko dogu”

Desanexinoa aldarrikatzeko egindako alkarretaratzea / Usansolo Herria

Usansoloen desanexinoaz Bizkaiko Batzar Nagusietan hartutako azken erabagiaz pozik dagoz Usansolon. BFAko Erakundearteko, gobernu on eta gardentasun batzordeak oneritxia emon eutsan lehengoan desanexino proposamenari. “Usansolo udalerria bai” plataformako Monika Menak esan deusku oso pozik dagozala.

Dana dala, orain Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkura osoak berretsi beharko dau. Menak ez dau uste eragozpenik egongo danik. Arazo barik onartuko ei da. Egon leiken eragozpen bat desanexinoen ganeko Espainiako legea da, gitxieneko biztanle kopurua 5.000 petrtsonatan ipinten dauelako. Bizkaiko Foru Arauan 2.500ean dago gitxieneko hori. Bestalde Gernikako Estatutoak  Bizkaiari bere lurraldean dagozan udalerrietan aldaketak egiten eskumen osoa emoten deutso.

Dana ondo bidean, datorren urteko hauteskunde ostean alkatea eukiko leukie. Desanexinoa ofizial egiten danetik alkate barria aukeratu arte batzorde batek kudeatuko leuke Usansoloko udalerri barria.  Astegoien honetan bertan manifestazinoa eta indaba jana egingo ditue jaia eta aldarrikapena buztartuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00