VOXek Espainian pasan udal hauteskundeetan milioi bat ta seirehun mila boto lortu ebazan, 2019koan baino 795 mila boto gehiago da hori. Aurreko hauteskundeetan baino 1.165 zinegotzi lortu dauz eta horrek %3,6ko hazkundea isladatzen dau. Bilbon VOXek 5.045 bozka lortu dauz, Barakaldon 1.256 boto eta Getxon 1.274. Getxon VOXek Barakaldon baino boto gehiago. Jesus Casquetek EHUko irakasleak “VOX frente a la historia” liburua idatzi dau. Liburu horretan VOXek historiagaz lotuta zabaldutako mezuak guzurtatzen dira. Argitalpenaren aurkezpenean liburuaren egileak berak eta Xabier Aierdi soziologoak eta Begirune Fundazinokoak parte hartu eben.
Goizeko Izarretan Xabier Aierdi alkarrizketatu dogu. Bere berbetan VOXek guzur eta datu faltsu asko erabili dauz historia bera desitxuratzeko. Aierdik VOXen hazkundea zelan gertatu dan azaldu deusku, guzurretan eregitako errelatoa zelan eratu daben kontauta.
Barakaldon, Getxon baino bozka gitxiago lortu izanaren arrazoiak azaldu deuskuz eta uztailaren 23ko hauteskundeen aurrean VOXi euki beharko geunskion ikararen jatorria zein dan be bai.