Asteburu honetan BECeko Expovacaciones azokan, Kuba eta Portugal protagonista

BECek 20 urtetan antolatutako 3.200 ekitaldietatik 19 milioi bisitari igaro dira

Xabier Basañez: “Makina erramintaren sektoreko termometroa gara”

Xabier Basañez (BECeko zuzendaria) / Bizkaia Irratia

BECek bere 20garren urteurrena ospatzeari ekin deutso. 2004an jarri zan martxan Barakaldoko BEC eta handik hona urte mordoa igaro da. Bi hamarkadatan 3.200 ekitalditik gora antolatu dira eta 19 milioi bisitari igaro dira erakustazokatik. 1.806 milioi euroko ekarpen ekonomikoa eragin dau BECek. “Bilbo, Bizkaia eta Euskadiko eraldaketaren parte bat izan da BEC. Espazio barri eta moderno bat behar gendun eta BECen bitartez hori lortu dogu” azaldu dau Xabier Basañezek, BECeko zuzendariak Goizeko Izarretan irratsaioan.

Astegoien honetan Expovacaciones azokan, estaduko 200 turismo enpresa baino gehiago batuko dira. Kuba eta Portugal konbidau nagusi izango dira eta nobedade lez Bilbon kotsul-etxea daben herrialdeek, 40 inguruk, euren eskaintzea egiteko espazioa eukiko dabe. Azken horreen artean Venezuela eta Peru nabarmenduko dira. “Bi motako bisitari dator azoka honetara. Alde batetik, udarako ideia bat daukana eta horri buruz zeozer gehiago jakin gura dauena eta bestetik, ez dakiena zer egin eta informazino orokorra batzera doana” aitatu dau BECeko buruak. Oporlekuetan, gero eta gehiago, karabanak, autokarabanak eta furgonetak ikusten doguz. Turismoaren ganeko eskaintzea osotzeko eurei begirako Caravaning azokea be izango da aste honetan BECen.

Makina Erramintako fabrikatzaileen alkarteak urte hasieran esan eban sektorea inozko emoitzarik onenak eukiten dabilela, egoera ona produkzinoan eta esportazinoetan igerten dala. “Zalantza barik hori guztia aurtongo BECeko makina erramintaren biurtekoan isladatuko da, gu sektorearen egoeraren termometroa gara” azaldu dau Basañezek. Ekainaren hasieran izango da biurteko garrantzitsua BECen.

Bestalde, bihar eta etzi landa eremuko zonaldeak digitalizetako enpresen Aotec azokea egingo da lehenengoz BECen. 130 enpresa baino gehiago batuko dira eta batez be, populazino gitxiko zonaldeetara zuntza edo sareak bideratzen dabezan enpresen topalekua izango da Aotec azokea.

Urtea amaitu bitartean Barakaldoko BECen egongo diran musika kontzertuei buruz galdetuta, Basañezek honakoak azpimarratu dauz: Estopa, Maná, Bryan Adams edo Ura Bere Bidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular