"Egia da segurtasun ezaren sentsazinoa hazi dala" adierazo dau Xabier Jimenezek

"Bilbo osoak etxebizitza zonalde tenkatu izan beharko leuke" esan dau Elkarrekin Bilbao taldeko zinegotziak

Xabier Jimenez: “Abandon eta Indautxun ez dago Babes Ofizialeko Etxerik”

Xabier Jimenez, Bilboko udaleko zinegotzia (Elkarrekin Bilbao) / Bizkaia Irratia

Bizkaiko uriburuari jagokozan gora-beherei buruz berba egin dogu gaur  Xabier Jimenezegaz, Elkarrekin Bilbaoko taldeko zinegotziagaz.  Erandion eta Bilboko auzo batzutan itsasgora biziakaitik errekak gainezka egin dau asteon.  Bizilagunak kejaz entzun doguz eta urtero errepikatzen dan kontua dala salatzen dabe. “Zorrotzaurren berdeguneak falta dira, naturak sortutako hesi natural baten bitartez uriolak sahiestu ahalko ziran. Uhartean lur-betetze handiak egon dira eta uriolen arriskua murrizteko egoan aukerea murriztu da”  esan dau Jimenezek.

Etxebizitza

Alokairuen prezioa mugatu ahal izateko, Bilbo osoak zonalde tenkatua izan beharko leuke Elkarrekin Bilbao udal taldearen ustez. Abando eta Indautxu zonalde tenkatu lez izentau dabezala-eta, erabagi horregaz pozik dagoz Elkarrekin Bilbao taldean. Baina alokairuaren prezioa Bilbo osoan mugatu beharko litzateke Xabier Jimenez zinegotziaren esanetan.

García Rivero eskolea

Atxuriko Garcia Rivero Eskolako gurasoek protestea egingo dabe bihar arratsaldez. Errepidetik aldentzeko espaloi zabalagoak eta umeendako leku seguruagoak eskatzen dabez. Aldarrikapen historikoa dala esan dau Elkarrekin Bilbaoko zinegotziak. “Atxuriko geltokiaren espazioa eta Ibeni kaia auzoari eta eskoleari emonda García Rivero eskolak asko irabaziko leuke. Udaletik Bilboko eskola batzutan esku-hartze txikiko lanak babestu dira, Atxurikoan esku-hartze handia behar da eta hango umeek hori behar dabe” esan deusku Xabier Jimenezek.

Lapurretak

Bilboko Udalean Segurtasun Itun barri baten inguruan eztabaidatzen dabilz. Lapurreten kopuruak gora egin dauela eta arduratuta dagoz bilbotar asko. Salaketek be gora egin dabe. Xabier Jimenez Elkarrekin Bilbao taldeko zinegotziari itaundu deutsogu gai honetaz. “Egia da segurtasun ezaren sentsazinoa hazi dala. Orain arte funtzionau ez dauena aldatzeko ekarpenak egiten gabilz. Polizia agente gehiago  jarri dira baina honek ez dau emoitza askoz hoberik emon” azaldu dau Jimenezek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular