Basurtuko ospitalaz, udal aurrekontuez, Sumar proiektuaz... Elkarrekin Podemos-IUko Bilboko zinegotziagaz, Xabier Jimenezgaz berbaz

Elkarrekin Podemos-IUk Basurtuko bihotz kirurgiaren auzian Osasun sailari helegiterik ez jarteko eskatu deutso

Xabier Jimenez: “Basurtuko ospitalea hustutzeko estrategia bat dago”

Xabier Jimenez (Elkarrekin Podemos-IUko Bilboko zinegotzia) / Bizkaia Irratia

Osasun sailaren apostua, pribatizazinoaren aldekoa da Elkarrekin Podemosen eritxian, eta Basurtuko ospitala hutsitzen dabilz. Elkarrekin Podemos-IU koalizinoko Bilboko zinegotzia, Xabier Jimenez izan dogu goizean Bizkaia Irratian. Basurtuko ospitaleko bihotzeko kirurgia Gurutzetako ospitalera eroan nahi dau Osasun sailak, Basurtuko osasun profesionalak erabagi horren alde egon ez arren. Joan dan barikuan mnifestazinoa egin eben erabagi horren kontra protestetako. Eta epaileak ebatzitakoa errespetetako eskatu deutse medikuek osasun sailari. Epaileak momentuz leku aldaketea ez egiteko erabagia hartu dau.

Udal aurrekontuak

Bilboko udal gobernuak Elkarrekin Podemos-IUri 370 mila euroko balioa daben 12 zuzenketa partzial onartu deutsoz. Horren artean uri barruko udalekuak handitzeko, larrialdietarako laguntzak ugaritzeko, genero indakeria jasan dabenei laguntza gehiago emoteko edo bizikletearen erabilerea areagotzeko. Xabier Jimenezen berbetan oso emendakin gitxi onatu deutsiez eta udal gobernuari eurakaz akorduetara heltzeko borondate falta leporatu deutse.

Sumar proiektua

SUMAR mogimendua gidatzen jarraitzen dau Yolanda Diazek. Euskadin Podemos, Ezker Anitza, EQUO eta kide ugari batzea izango litzateke proiektu horren helburua. Xabier Jimenezen eretxian mogimendu hau alderdi politikoen siglen ganetik dago eta alderdiakaz loturarik ez daben pertsona independenteak erakarri gura dauz. Bilbon orain dala aste batzuk SUMAR mogimenduak egindako ekitaldira mota honetako lagun ugari hurreratu zirala zehaztu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular