Getxoko rock talde gaztea da Xumel

Xumel rock taldearen bisitea izan dogu Bizkaia Irratian

Xumel: “Rocka egiten dogu baina influentzia diferenteakaz”

Ezkerretik eskumara, Peio Bilbao, Jon Sortelle, Iker Martin eta Martin Hernandez / Bizkaia Irratia

Xumel taldea 2020an sortutako laukote gaztea da: Peio Bilbao baterian, Jon Sortelle kitarran eta abotsan, Martin Hernandez baxuan eta tekladuan, eta Iker Martin kitarran eta abotsan. Getxon sortutako rock taldea, hasieran ingelesezko bertsinoak joten ebezan baina gaur egun bere kantu propioak konposatu eta interpretetan dabez.

2022ko azaroan Xumel taldeak bere ibilbideko lehenengo lana kaleratu eban: Framed. Lau abestiz osotutako EP-a da eta Gaua Recording Studion grabau eben. “Esperientzia pozgarria eta aberasgarria” izan zala esan deuskue taldekideek. Oraintsu Algortako jai batzordeak antolatutako maketa lehiaketea irabazi dabe.

Bizkaia Irratiko estudioetan izan dira Peio, Iker, Jon eta Martin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular