
1999. urtean sortu zan Kokein taldea Eibarren. Zaloa, Iker, Jatsu, Haritz eta Eduk osotuten dabe taldea. 25 urte bete dabez rock musikea egiten. Igaz, urte amaieran kaleratu eban Kokein taldeak Bidea da Helmuga diskoa taldearen 25. urteurrena ospatzeko. Hainbeste urtez alkarregaz egotearen arrazoiaz galdetzerakoan, Zaloa Urain, taldeko abeslariak dino familia direla dagoeneko.
Kontzertua Bilbon
Bidea da Helmuga diskoa bost abesti barrik eta bost bertsinok osotzen dabe. Kokein taldearen abestiak moldatu dabez, euren lagunak diren musikariek: Zea Mays, Eraso, Miren Narbaiza, Ander Mujika, Joseba Baleztena, Mursego edo Nakar izan dabez lagun bertsinoak sortzen. Bakotxak kanta bat aukeratu dau, hain zuzen. Zaloa Urainen esanetan, hunkigarria izan da lan hau sortzea eta lagunen aldetik jaso daben erantzuna. Eñaut Gaztañaga izan da oraingo honetan be diskoaren grabazinoaren arduraduna. Hainbat zuzeneko eskeini dabez lana aurkeztu ostean, eta bihar Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Baltzan izango dira 20:15etik aurrera.