Zamakola Juan Delmas ikastetxean izan gara bertsoak grabetan

Hiru ikasgeletako gaztetxoek beren beregi prestatu dabe aste honetako irratsaioa

Zamakolako gaztetxoak bertsolari

Zamakola Juan Delmas ikastetxeko gaztetxoak / Bizkaia Irratia

Hiru ikasgeletako gaztetxoek prestatu dabez aste honetako bertsoak. Zamakola Juan Delmas ikastetxera joan gara irratsaioa grabetan. Bertso-asmakizunei esker, Bilboko eraikin diferenteetatik egin dogu ibilbidea. Tartean, euren gustoko eta disgustoko irakasgaiak be ezagutu dogu.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan, astero, Bilbo edo Bilbo inguruko ikastetxe batera joaten gara eta irratsaiorako beren beregi prestatutako bertsoak eskaintzen deuskuez gaztetxoek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular