Tertuliakideak bat etorri dira gaur egungo egoitzek dabezan mugak azpimarratzerakoan. Itziar Irazabalek adierazo dauenez, pandemia garaian egoitzetako gabeziak agerian geratu ziran, baina ereduak ia aldatu barik jarraitzen dau. Horren aurrean, alkarlanean oinarritutako eredu komunitarioak proposatu dauz. Roberto Mielgok, bere aldetik, adinekoen autonomia eta espazioaren sinbologia nabarmendu dauz. “Etxea ez da soilik leku bat gure kultura eta nortasunaren adierazlea da” azpimarratu dau. Begoña Erraztik azpimarratu dau instituzinoen eta sektore publikoaren ardurea eredua aldatzeko: “Komunidadea indartzea ezinbestekoa da, baina gaur egun ez da behar bezala bultzatzen. Belaunaldien arteko alkarbizitzea sustatu beharra dago” aitatu dau. Pentsinoen igoereari Kongresuan aste honetan emon deutsen ezezkoari buruz be hausnartu dabe Goizeko Izarretan saioko tertuliakideek.