Alterazino hau biztanleriaren % 10-20k dauka

Bruxismoaren arrazoiak ez dagoz argi

Lo egiteko ferulea / Bizkaia Irratia

Bruxismoa mamurtzeko edo murtxikatzeko erabiltzen doguzan muskuluak nahibarik edo konturatu barik igurtzi egiten dogun ekintza da, inolako helburu funtzional barik.

Muskuluen erabilera honen ondorioz, ahoa itxi edo zarratu eta hortzak euren artean sakatu, mobidu eta desgastatzen doguz. Gainera, indar honen eraginez ez bakarrik haginak, baita tenporomandibular artikulazino eta horko maminak kaltetzen dira eta ondorioak izan leikez. Haginetan betirako lesioak, eta aho, aurpegi, artikulazino temporomandibular, buru eta lepoko minak be ahal dira sortu, eta askotan hau dana nahastuta.

Alterazino hau biztanleriaren % 10-20 dauka. Askotan gauez agertzen dira mugimendu inkonsziente honek eta lo egonda ezin dira kontrola, baina egunez bere agertzen dira. Bai gizonetan, bai emakumeetan eta baita umeetan ikusi ahal da.

Bruxismoaren arrazoiak ez dira ezagunak, eta ez dagoz argi. Faktore eragile garrantzitsuena estresa eta antsietatea dirala uste da. Estres edo beldur egoeren aurrean, ahoa gogor ixtea erantzun ohikoena da-eta. Horregaitik, patologia honek erlazio zuzena dauka gure egoera emozionalarekin. Loaren kalitate txarragaz, depresino edo antsietateagaz be erlazionatuta egon leiteke. Maitane Urberoaga odontologoak azaldu deusku guztia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular