Multimorbilidadearen (edo pluripatologiaren) inguruan egin deusku berba asteon Mikel Baza familia medikuak. Zeberioko kontsultategiko eta Arrigorriagako lehen mailako arreta unidadeko medikua da bera. Eta baita Osatzen alkarteko kidea be.
Mikel Bazak azaldu deuskunez, multimorbilidadea hainbat gaixotasun kroniko izateari esaten jako. Bihotzeko arazoak, diabetesa, hipertentsino arteriala… pilatzen joaten daitekez. Nahiko ohikoa izaten da multimorbilidadea zahartzaroan azaltzea. Bazak azpimarratu deuskunez, multimorbilidadea daukien pertsonentzat “oso neketsua izan daiteke”. Zailtasunak sortzen ahal jakez norberaren burua jagoteko, hainbat botiken jarraipena egiteko, hainbat kontsulta espezialidade desbardinakaz… Multimorbilidadeak konplexutasun maila handia dauka, bai osasun sistemarentzat, bai paziente eta familientzat.