Mikel Baza familia medikuagaz 'kontsulta sakratuak' zer diran aztertu dogu

"Tratamendu bereziago bat behar daben kontsultak dira", Mikel Baza medikuaren esanetan

Zer dira ‘kontsulta sakratuak’?

2016. urtean Mikel Baza eta Lorea Larrañaga medikuek ‘kontsulta sakratuei’ buruzko ikerketea abiatu eben. Mikel Bazak Lau Haizetara saioan azaldu deuskunez, termino honek txarto-ulertuak sortu leikez, baina funtsean, karga emozional handia izaten daben kontsultak dira, momentu berezi bat, bai pazientearentzat bai osasun profesionalentzat. Arrazoiak oso desbardinak izan daitezke: gaixotasun larri bat, diagnostiko bat, umea galdu dauan emakumea, eutanasia eskari bat… Egoera horreek tratamendu bereziago bat behar dabe. “Errespetu osoz artatu behar diran momentu horiek ‘kontsulta sakratuak’ izentatzen doguz”, esan deusku Mikel Baza Osakidetzako familia medikuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00