Egunetako oporrak edo eguneko txangoak egin daitekez

Gorabidek egiten deusku itauna, boluntario modura oporretan joan gaitekez erabiltzaileakaz

Zer egingo dozu uda honetan?

Udako kanpainea / Gorabide

Gorabide alkarteak 100 plaza eskaintzen dauz, uda honetan, adimen desgaitasuna daben pertsonakaz batera oporretan joateko boluntario modura. Garagarrilean edo abuztuan egun bat baino gehiago edo eguneko txangoak egiteko erea eskaintzen jakie boluntarioei. Gorabide, desgaitasuna daben pertsonei eta euren familiei laguntzeko Bizkaiko alkartea da. 300 bat erabiltzailek hartuko dabe parte oporren programan. Hori dala-eta, eurekaz batera joateko 100 boluntario behar dabez. 90 inguruk emon dabe izena dagoeneko. Gorabidetik, Laura Cabezasek, aisialdi eta denbora libreko arduradunak esan deusku boluntario izateko 17 urte izan behar direla, denborea izan behar dala eta gogoa. Ez da aparteko ezagutzarik izan behar. Behin izena emonda, formakuntzea eskeiniko jake. Cabezasek azpimarratu dau, boluntarioei laguntzen deutsiela esperientzia ona izan daiten honakoa.

Barrikuntzea

Haizea Aranburu, 2023. urtetik da boluntarioa Gorabiden. Psikologia ikaslea da bera. Esperientzia ahaztezina dala dino. Aranburu gaur egun, taldeen arduraduna da eta igaz egin eban lez, aurten be, Lekeitiora egingo dan urteeran hartuko dau parte. Talde txikiak egiten saiatzen dira. Gitxi gorabehera 18 erabiltzaile eta 6 begiralez osotutako taldeak izaten dira. Nobedadea da aurten “programa aukeratu” atala sartu dabela. Honen barruan, adibididez, hondartzea nahi dala jarri daiteke eta ahal dala, arlo horretako taldeetan sartuko leukie erabiltzailea. Boluntario izan gura dabenek Gorabidera joatea besterik ez daukie izena emoteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00