Talde bilbotarraren laugarren diskoa zezeilaren 10ean egongo da kalean

Diskoa kaleratu eta egun berean hasiko dabe birea estaduan; apirilaren 24an Bilbon joko dabe

Zezeilean kaleratuko dau Amann & The Wayward Sons taldeak ‘When the day goes slow’ diskoa

Amann & The Wayward Sons talde bilbotarra / Bizkaia Irratia

Pablo Amann buru dauan taldeak laugarren diskoa kaleratu dau laster. When the day goes slow zezeilaren 10ean argitaratu da formatu fisikoan, eta martiaren 1etik aurrera entzungai izango da plataforma digitaletan. 2023an El Submarino Recordsen grabau eta Emi Barések ekoiztutako disko honek 7 abesti barri daukaz, danak Pablo Amannek konposatu eta idatzitakoak. Horietatik lau single aurreratu dabez: Where have the good people gone, I have to change to stay the same, When the day goes slow eta Rumble.

Jon Ander Madina baxujoleak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, disko barria taldearen zale ugarik finantzau dabe, 2023ko zemendian zehar egin eben crowdfunding kanpaina arrakastatsu baten bitartez.

Lan barri honegaz Amann & The Wayward Sons bandak indar handia hartu dau blues rock erregistroan, laukote formatu barrian zuzeneko sendo eta indartsu bategaz: Pablo Amann (ahots nagusian eta gitarreagaz), Israel Santamaria (tekladuetan), Jon Ander Madina (baxuan eta koroetan), eta Txema Arana (baterian eta koroetan).

When the day goes slow birea

Zezeilaren 10ean Black Sound Fest-en (Don Benito, Badajoz)

Zezeilaren 16an Valladoliden

Otsailaren 17an, Madrilgo Tempo Audiophile Club aretoan

Otsailaren 24an Bilboko Geuria San Mames-en

Martiaren 29an Dublin Castle Camdenen (Londres)

Apirilaren 12an Babylon aretoan (Leon)

Apirilaren 13an Rock & Roll Pizzan (La Portela)

Apirilaren 26an Louie Louie aretoan (Estepona)

Garagarrilaren 13an AMC Bocanegran (Piloña, Asturias)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00