Zapatuan Zierbena eta domekan Urdaibai izan dira Eusko Label ligako banderen irabazleak

Galipoak nagusi izan dira Bilbon 86 ehunekogaitik eta euren denporaldiko lehen banderea lortu dabe

Ziebernak Urdaibairen bolada eten dau Bilboko erlojupekoan

Zierbena denporaldiko lehen banderea ospatzen / Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Zierbenak Bilboko bandera irabazi eta Urdaibairen bolada ona eten dau. Erlojupeko estropadan, Galipoak ‘txo’ -ak baino 86 ehunen hobeak izan dira. Hori bai, domekan Urdaibaik ez dau amore emon eta denporaldiko bosgarren bandera lortu dau. Hori dala eta Urdax Antepara, Zierbenako arraunlaria euki dogu gugaz berbetan Jokoan irratsaioan astegoieneko estropadei buruz.

Ezustekoa zapatuan

Zapatuan ospatu zan denporaldi guztiko erlojupeko estropada bakarra. Banan-banan, sailkapenaren arabera, traineru guztiak atera ziran, lehena Bueu-ko galiziarra eta azkena Urdaibaiko Bou Bizkaia. Lehen txandan, Kaiku beste traineruak baino gehiago izan zan, 20 minutu eta 7 segundoko denpora eginez. Atzetik etorri jakozan Cabo, San Pedro eta Bueu.

Bigarren txandan, ezustekoa izan zan Donostiarrak bakarrik gainditu ebala Kaikuren denpora. Getaria, Ondarroa eta Lekittarra, hiru segundoan, bizkaitarren atzetik geratu ziran.

Ohorezko txandan, Orio izan zan lehena urteten. Hondarribiagaz batera, oso urrun geratu ziran goiko bietatik, 15 eta 20 segundo galdu ebezalako, hurrenez hurren. Zierbena eta Bermeo artean izan zan burrukea. Bizkaiko talde biak banderagaitik burrukatu zirqn eta oraingoan txanponak galipoentzat egin eban.

Ohiko domekea

Domekan, Zierbenak distantzia gehiago murriztu gura izan eban Bermeorekiko, eta horretarako beste bandera bat lortu behar eben. Lehen txandan, Cabo Lekittarra, San Pedro eta Bueu baino askoz gehiago izan zan. Coruñako taldeak 20: 22ko denpora egin eban, eta bigarren txandako traineru batzuk baino hobea izan zan. Donostiak Caboren denpora hautsi eban lehen zortzi traineruen artean bakarra izan zan, 20 minutu eta 16 segundoko denporeagaz. Bestalde, Ondarroa, Getaria eta Kaiku atzean geratu ziran.

Azken txandea erabagigarria gainerako lau traineruentzat. Dana oso liskartsu hasi zan lauren artean, baina Orio berehala jausi zan, inolako azalpenik emon barik. Hondarribiak, Bermeok eta Zierbenak azken momentura arte burrukatu eben. Lehena azken luzera arte lehenengo postuan kokatu zan. Beste biek erritmoa jarraitu eutsien, eta amaitu aurretik atzean itxi eben. Zierbena eta Bermeo artean geratu zan dana. Bou Bizkaia 3. kaletik eta galipoak 2.etik. Bermeo berehala laugarren kalera jausi zan korrontea txikerragoa izan eitean. Zierbena, barriz, bere kalean mantenidu zan. Helmugara heltzeko metro gitxi falta ziranean, Urdaibaik eta Zierbenak buruan jarraitu eben, eta azken 30 metroetan Bou Bizkaiak erasoa jo eban bosgarren banderea lortzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00