14 eta 18 urte arteko gazteen artean %19k zigarro elektronikoa edo katxinban erreten dau

Inkesta baten arabera %5ak kerik bako gune gehiago nahi dau

Zigarro elektroniko eta katxinben kontsumoak gazteen artean gora egin dau

Zigarro elektronikoa erretzen / Bizkaia Irratia

Beste urte batez Maiatzaren 31 Tabako bako eguna dala eta, maiatzaren 25tik 31ra Ke bako Astea ospatu da. Hau dala eta Osatzen plataforma digitalak egindako inkesta baten arabera  14 eta 18 urte bitarteko gazteen %19,2an zigarro elektronikoak eta katxinbak konsumitzen dabez, betiko zigarroak baino nahiago izaten dabez.

Osatzen-eko Mari Luz Rodrigez medikuak erretearen arriskuak azaldu deuskuz. Erreteari itxi nahi deutsonak bere kabuz ezin badau Osakidetzan lagundu ahal deutse.

Gaur egun adin txikikoak dagozan espazio publikoen %90 baino gehiagotan ke hondarren bat dago eta ke horrek 70 substantzia kantzerigeno baino gehiago daukaz. Euskadin eta Nafarroan Aireberri alkarteak “etxe honetan ez dau inork erreten” kanpaina aurkeztuko dau gaur. Alkarte hontatik salatzen dabe espainiar estaduan urtean 1.500 erretzaile pasibo hilten dirala airean geratzen dan tabako-kea arnastuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular