Mikel Baza familia medikuak neurri gehiago behar dirala azpimarratu dau

Kerik bako astea dala-eta kaleratu dira osagileen alkarteak egindako inkestaren emaitzak

Zigarro elektronikoen kontsumoak gorantz egin dau nerabeen artean

Tabakoa erretzen terrazatan / Dephositphotos.com

Maiatzaren 25etik 31ra bitartekoa da kerik gabeko astea. Hogeita bostgarrenez egiten da aurten, medikuen espainiar alkarteak (semFYC) eta Euskal Herriko Medikuen Osatzen alkarteak antolatuta. Zero emisino zure birikietan be leloa aukeratu dabe urte honetarako.

Inkesta

Alkarte biek inkesta bat egin dabe herritarren artean. Emaitzei jagokenez azpimarratu behar da 14 eta 18 urte arteko gazteen artean zigarro elektronikoen kontsumoak gorantz egin dauala nabarmen. Horrez gain, galdetutako gehienek uste dabe aire librean egiten dira ekitaldietan debekatu egin beharko litzatekeela erretea. %55,1arentzat kerik bako gero eta gune gehiago egon beharko litzatekez. Mikel Baza familia medikuak azaldu deuskunez, agintariek neurri gehiago hartu beharko leukie. Ondo ikusten dau terrazatan erretea debekatzea, edo autobus geltokietan. Ibilgailu barruan be ez litzatekeela erre beharko uste dau medikuak. Erretzeak ze ondorio daukan be gogoratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude