Zine tartea: Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldiak asteon

David Madarietak aste honetako plataformetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

Zine tartea: Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldiak asteon

Zine tartea zapaturo izaten dogu zinean aditua dan David Madarietagaz. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten dau, astegoien honetan emonaldi bikoitza; txikientzat ‘Asterix y Obelix y el Reino Medio’ eta ‘El triangulo de la tristeza’ egongo dira ikusgai. Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Todas las veces que nos enamoramos’ telesaila, ‘Red Rose’ telesaila, ‘La ley de Lidia Poët’, telesaila ‘Trenes a vapor’ eta ‘Agrechuco’ marrazki bizidunak. Amazon Prime Video plataforman: ‘La cabeza de Joaquin Murrieta’ telesaila, ‘Carnaval Row’ telesaila eta ‘Star treck Pick up’ telesaila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular