Ziortza-Bolibar aitatu eta atoan burura Simon Bolivarri buruzko museoa edo Ziortzako Kolegiata jatorkuz. “Gaur egun 400 biztanle inguru” daukaguz esan deusku Andoni Lariz alkateak. Orain dala 19 urte Markina-Xemeinetik desanexionau zanetik hasi ziran udaletxearen eraikina erabarritzeko lanak. 19 urteren ostean hilabete honetan bertan inaugurau dabe.
“Udalerri txikia izanda ez da erraza izan. Azkeneko legegintzaldian gure buruari udaletxeko eraikina behingoz martxan eukiteko helburua jarri geuntsan eta azkenean lortu dogu” esan deusku Larizek. Ia herritar guztiek parte hartu dabe hileon egin daben inaugurazino ekitaldian.
Gaur jakin da Usansolo Bizkaiko 113garren udalerri legez erresgistrau dabela estaduko tokiko erakundeen erregistroan. “Usansolokoei ilusinoz ekiteko gomendio emongo neuskie” esan deusku orain dala 19 urte herri independente lez jarduteko eskubidea lortu eban udalerriko egungo alkateak.