Zemendiaren 10era bitartean udagoieneko otzaren kanpaina hasi dau Errigorak. Irati Abio kanpainaren Bizkaiko koordinatzaileak xehetasunak emon deuskuz.
Hiru otzara egongo dira aukeran: baltza, berdea eta zuria. Nafarroako bertoko produktuekaz atondutakoak dira hirurak eta 55, 65 eta 75 euro balio dabe. Errigora kanpainaren webgunetik egin leitekez eskariak edota 848 871 223 telefono zenbakira deituta.
Bilbon, gainera, zemendiaren 3an Errigora ekimenaren sustatzaileak izango dira. Kalderapekon urteetako esperientzia zelangoa izaten dabilen kontau eta produktu dastaketak be antolatuko dabez.
Irati Abiok nabarmendu deusku oraingo kanpainaren aldarrikapena: Nafarroak bizi dauan euskararen zonifikazino gainditzeko sasoi dala azpimarratu gura dabe ekimenaren sustatzaileek.