Iurretan XVIII. Kalez-Kale jaialdia egingo da bihartik domekara. Adinez nagusi egin dan jaialdi honetan, astegoienera etortzen dira kaleko antzerki saioak. Ekoizpen euskaldunak eskaintzen dira. Aurt0n, bost ikuskizun eskeiniko dira. Sei eta erdietan eta zazpi eta erdietan izango dira bariku eta zapatuko saioak. Barikuan sei eta erdietan Hortzmuga izango da eta zazpi eta erdietan Maite Guevararen txandea izango da. Zapatuan barriz, sei eta erdietan Markeliñe eta zazpi eta erdietan DaB dantza konpainia. Jaialdiaren ardatz nagusia, kultura herrikoi bihurtzea eta edozein herritarrek kulturara hurreratzeko aukera izatea da.
Eguraldia
Saio guztiak Askondon eskeiniko dira. Eguraldia lagunduko dauala emoten dau. Euria egin ezkero, aterpea egongo da. Bertan behera geratzen bada, beste egun baten eskeiniko dala esan deusku Zorione Fundazuri Iurretako kultura zinegotziak.