Estitxu Berasategi Zuazoko jokalaria pozik dago Barakaldon, barriro, gorengo mailan

Presinoari ihes egin, eta eskubaloiaz disfrutetan dabil Estitxu Berasategi jokalaria, Zuazon

Zuazon etxean lez dago, Bera Beratik Usurbilera jatsi eta gero

Estitxu Berasategi, Herriz Herri saioan / Bizkaia Irratia

Estitxu Berasategi Zubileta Evolution Zuazo Barakaldo Eskubaloi Taldeko jokalaria da. Usurbildarra da sortzez eta 23 urte daukaz. Herriz Herri saioan egin dogu beragaz berba. Une honetan, ligea geldirik dago Europako Txapelketea dala ta. Eskubaloi ligan urtero egiten dabe geldialdia. Berasategik dinoskunez, ohituta dagoz eta atsedena hartzeko erabilten dabe, besteak beste.

Zuazok partidu bat irabazi dau aurtengo ligan. Azkena. Aurrekoak bi bardindu ditu eta bi galdu. Joseba Rodriguezen taldeak gorutz egin nahi dau. Berasategi bera oso gustura dago Barakaldon. Jokalari gaztea da, eta gorengo mailara oso goiz heldu zan. Beran Beran jokatu eban. Beharbada, goizegi heldu jakon hain goian jokatzeko aukerea. Behera egitea erabagi eban.

Bera Berako denporaldiaren ostean, Usurbilera itzuli zan. Etxera. Hantxe babestu zan gorengo mailako presinoari ihes egiteko. Barriro be eskubaloiaz disfrutetea zan bere helburua eta lortu eban. Orain, gorengo mailan barriro, horixe dau helburu nagusia, disfrutetea. Barakaldon bigarren etxean dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular