Aitziber Aranburu Balmasedako Zubi Zaharra ikastolako zuzendariak nabarmendu dau erronka handia dala euskeraz hezitea

Aitziber Aranburu ikastolako zuzendaria pozik San Severino jaietako txupina botako dabelako

Zubi Zaharra ikastoleak 50 urte daroa Balmasedan euskeraz eta euskal kulturan heziten

Aitziber Aranburu Zubi Zaharra ikastolako zuzendaria / Bizkaia Irratia

Balmasedako Zubi Zaharra ikastoleak 50 urte egin ditu irailean. Guraso talde batek sortu eban 1972an. Erronka handiari heldu eutsien. Balmaseda ez Enkarterri ez dira alde euskaldunak berbetaz. Orduan, 13 ikaslegaz hasi ziran, eta gehitu eta gehitu joan da kopurua. Erronka handia ordukoa eta erronka handia oraingoa be, Aitziber Aranburu zuzendariak azaldu deuskunez. Euskeraz eta euskal kulturan hezitea, hain zuzen.

Zubi Zaharrak ondo ospatu nahi dau urteurren biribila. Irailean hasita, hilero egingo dabe ekitaldiren bat ikasturtea amaitu arte. Asteon, San Severino jaietako txupina botatea egokitu jake. Ohore handia izango da. Ekitaldi nagusia, baina, bagilaren 17rako prestauko dabe. Bazkaria egingo dabe. Beste hainbat ekitaldi be bai, baina zehaztasunak aurreragorako itxiko ditue.

Herriz Herri saioan egon gara Balmasedan, San Roque hotelean. Hantxe kontau deuskuez urteurrenaren inguruko gorabeherak. Baita ikastolearen nondik norakoak eta egitasmoak. Indartsu dagoz Aitziber Aranburu zuzendaria eta irakasle taldea aurtengo ikasturte bereziari ekiteko. Eta, euskeraz eta euskal kulturan heziteko. Enkarterriko ikastolea da Zubi Zaharra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular