ETS taldeak joan dan barikuan historia egin eban. 2025eko martiaren 22ko 20 urte ZURE ESKUTIK jairako 15.000 sarrerak ordu gitxitan agortu ziran. Sarrera barik geratu ziran taldearen zaleen eskaria ikusita, taldeak egun barri baterako deia egin dau, 2025eko martiaren 21ean, barikua, egun nagusia baino egun bat lehenago.
Taldeak arratsalde osoko musika plana prestauko dau jente guztiarentzat, Bizkaia Arena pabiloian, eta bira jentetsuenari agur esateko kontzertua emongo dau. Ikuskizunean bertako kultureari balioa emongo jako, folklorea, jaiak eta euskal musikea omenduz. Oso ekitaldi berezia izango da, baina egun nagusiko goizeko jarduerarik barik.
Sarrerak salgai bihar 10:00etan
Data barri honetarako sarrerak bihar, abenduaren 19an (10:00) jarriko dira salgai entolsarmiento.com eta lasttour.org webguneetan. 12 urtetik beherako adintxikikoek sarrera merkeagoa izango dabe. Joan-etorriak errazteko, autobusak antolatuko dabez hainbat herritatik ekitaldira joan eta egun berean itzultzeko, beti be erreserba eginez divertisenvivo.com webgunean. Honako herri hauetatik abiatuko dira autobusak: Altsasu, Amorebieta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Durango, Eibar, Ermua, Errenteria, Gernika-Lumo, Irun, Iruña, Guardia, Lizarra, Oñati, Oion, Tafalla, Tolosa, Gasteiz eta Zarautz, eta herri gehiagotan be egin leikiez geldialdiak, jenteak eskatu ezkero.