Bizkaia Irratia

BFAk Abadiñon 120 plazako erresidentzia barria eregiko dau

Abadiñoko Zelaieta auzoan kokatuko dabe eta 2027rako amaituta egongo da
Zelaieta auzoko larra honetan eregiko dabe / Bizkaia Irratia

Aldundiak egoitza barrian 17 milioi euro baino gehiago inbertiduko dauz (zati bat Europako funtsakaz ordainduko da) eta Zelaieta auzoko lurzati batean eregiko da. Egoitza-zentro barria 2027rako amaitzeko asmoa dago. Bizikidetza-unidadetan antolatuko da, eta plazak menpekotasuna daben Durangaldeko adinekoentzat izango dira. Unidade bakotxean 25 adineko biziko dira gehienez.

“Egoitza-sarea eraldatzen gabilz laguntza behar daben pertsonei erantzun pertsonalizadua emoteko. Egungo eta etorkizuneko beharrizanak aintzat hartuta, gizarte-azpiegituren sare egokia eta orekatua sortzen ari gara” zehaztu dau Sergio Murillo foru diputaduak.

Bizkaian erresidentziak bizikidetza unidade bihurtzeko prozesuan plaza batzuk galduko dira eta hori orekatzeko irailean BFAk erresidentzia barri bi eregiko zirala iragarri eban. Bata Sestaon sortuko dabe eta gaur jakin dogu bigarrena Abadiñoko Zelaieta auzoan eregiko dabela. Durangaldean dagoeneko badagoz horrelako beste bi egoitza, Elorrion, Otxandion eta Durangon. BFAtik dinoe Abadiñokoagaz menpekotasuna daben adinekoen egungo eta etorkizuneko beharrizanak aseko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00