Euskeraren Interpretazio Zentroak euskeraren bizindarra erakusten dau, haren izaera inklusiboa azpimarratzen dau, eta euskeraren iraupena, sustapena eta garapena lotzen dauz munduko aniztasuna babestearekin eta sendotzeagaz. Gainera, hizkuntzaren arloko erreferentziazko interpretazino-zentroa izan gura dau gainerako hizkuntzetarako. Edukinak lau hizkuntzatan dagoz: euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
EIZko erakusketa interakzinoz, jokoz eta ikus-entzunezkoz beterik dago, eta euskeraren inguruko informazino ugari emoten deutse bisitariei. Zentroko guneetan besteak beste euskeraren ibilpidea azaltzen da; bertaratzen diranei aukera emoten jake hitzekin eta ahotsekin olgateko eta hausnartzeko.
Erakusketea solairu bitan banatuta dago eta Bizkaiko herritar guztiek bisitau ahal izango dabe doan, goizez eta arratsaldez. Zentroak taldeentzako bisita gidatuak be eskainiko dauz, astelehenetan eta eguaztenetan, arratsaldeko 16:30etan. Martitzenetan eta egunenetan eguerdiko 12:00etan iznago dira. Gainera, ikastetxeek hainbat unidade didaktiko daukazan tailer baten parte hartu ahal izango dabe. Bisitea erreserbau gura daben ikastetxeek gitxienez 15 egun lehenago eskatu beharko dabe Euskararen Etxearen web orrian. BFAk 538.000 euro inbertidu dauz Euskararen Interpretazio Zentroaren azpiegitura eta eukiak eguneratzeko.