150 euskal pentsinodunek baraualdi-itxialdia egingo dabe 5 egunez

Helburua, 1.080 euroko gitxieneko pentsinoa lortzea da
EHMPren prentsaurrekoa / Bizkaia Irratia

150 euskal pentsinodunek baraualdi-itxialdia egingo dabe 5 egunez. Euskal Herriko pentsinodunen mugimenduak bost urte baino gehiago daroaz borrokan. Helburua, 1.080 euroko gitxieneko pentsinoa lortzea da, 14 ordainsaritan. “Pentsinodunok, lan-bizitza osoa igaro ondoren, erreformaz erreforma ikusten ari gara gure pentsinoak murrizten ari dirala, eta, beraz, gero eta zailagoa dala bizi-maila duina bermatzea, batez be erretiradutako emakumeentzat. Horreen bataz besteko pentsinoak gizonenak baino % 37 txikiagoak dira”, esan dabe pentsiodunen mogimendutik. 

Martiaren 13tik 18ra, egingo dabe baraualdi-itxialdi ekimen hau. Horretarako, 30 personako txandak antolatu dabez. Halan da be, pentsinodun batzuek egun bat baino gehiago luzatuko dabe barau-itxialdia. Gainera, egun horreetan mobilizazinoak eta ekintzak egingo dabez egunero. Besteak beste, alkarretaratzea Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean, Bilbon edo hizlari ezbardinen mahai-inguruak. “Ekintza hau ez da txorakeria. Egoera horregaz nazkatuta gagozala erakutsi gura dogu, eta aldaketa iritsi dala. Bestela, mobilizazino gehiagogaz jarraituko dogu”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular