Albisteak

Bilboko Portuak CO2 isuriak %40 murriztu gura dauz

Hiru urterako plan estrategiko barrian 200 milioi euroko inbersinoa aurreikusi dabe
Ricardo Barkala / Bizkaia Irratiia / BIZKAIA IRRATIA

Bilboko Portuko Agintaritzak 200 milioi inguru inbertiduko dauz Portuaren lehiakortasunean eta trantsizino energetikoan oinarritutako 2023-2026 Plan estrategiko barri batean, eta horietatik 100 milioi baino gehiago Kai-mutur nagusiaren 2. fasearen proiektura bideratuko dira. Ezarritako helburuen artean honako honeek dagoz: CO2 isuriak % 40 murriztea, kaien % 30 elektrifiketea (OPS), ro-ro trafikoa bikoiztea, eukiontzietako trafikoa % 30 handitzea eta solteko produktuak bi milioi tonatan handitzea.

Bilboko Portuko presidenteak, Ricardo Barkalak, plan estrategiko barri hau aurkeztu dau Getxoko itsas bidaien terminalean egindako ekitaldi batean. Barkalak azaldu dauenez, plan hori hiru premisatan oinarritzen da, alde batetik, portu “berdea” izatea, eta gai horretan “ez dabe tinta-erdirik balio”. Horregaz batera, lehiakorrak izatea, Bilbo Ardatz Atlantikoko erreferentziazko portua izatea, “Lider” izateko eta “lobby” moduan jarduteko erantzukizunagaz, ardatz horrek beste batzuen garapen bera izan daian, orain “motelagoa” dalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular