Omako Basoa urritik aurrera zabalik egongo da

Margotze lanen azken fasea hasi da eta urrian publikoari zabalik egongo da
Omako Basoa / Bizkaiko Foru Aldundia

Bigarren faseak uda amaiera arte iraungio dau eta 19 multzo artistiko margotuko dira. Omako Basoa pintetako prozesuan murgilduta dago eta bisita gidatu bidez soilik bisitau ahalko da. Erreserbetako 94 465 16 57 telefonora deitu beharko da. Bi bisita antolatuko dira apirilaren 1etik aurrera, astelehenetik domekara, egunero, goizeko 10:30ean gazteleraz eta 12:30ean euskaraz, aurtengo irailera arte. Eta urrian, lana amaitu ondoren, jendearentzat erabat irekitzea dago aurreikusita.

2022ko udan garatutako lehen fasean 14 multzo artistiko egin dira eta guztira 454 zuhaitz margotu dira. Lekualdaketaren bigarren fasea martioan hasi da eta uda amaiera arte luzatuko da. Fase horretan, beste 400 zugatz eta 19 multzo artistiko margotuko dira, Omako Basoa osatzen daben 33 multzo artistikoak amaitu arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular