Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak Arriagaren Aterkia musika-ikuskizuna estreinatuko dabe urriaren 17an eta 18an. Familiei zuzendutako proposamena da, eta Juan Crisóstomo de Arriaga konpositore bilbotarraren bizitza eta musika izango dauz ardatz. Ikuskizunak Ane Pikazaren zuzendaritza eszenikoa eta Aitor Biainen zuzendaritza musikala daukaz, eta baita José Luis Ormazabalen laguntzea be abesbatzak zuzentzeko. Bilboko Koral Elkarteko ehun bat ahots zurik, Ibone Sardón eta Julen Garcíaren ahots bakarlariek eta 10 musikarik osotutako hari-, haize-, perkusino- eta elektronika-ensemble batek hartuko dabe parte. Horrez gain, Loli Astoreka, Leire Ucha eta Itziar Manero aktoreek istorioa antzeztuko dabe.
Arriagaren Aterkia obra oso sinbolikoa da. Juan Crisóstomo de Arriagaren musika-ondarea eta Bilboko uria bera omentzen dauz, uribilduko elementu ikoniko ugari erantsiz: kale bustiak, itsasadarra, baldosak, uholdeak, ontziolak edo zirgariak.
Lehenengo emonaldia urriaren 17an izango da, 18:00etan; bigarrena hilaren 18an, 12:00etan. Sarrerak 11 eta 21 euro artean dagoz, beherapenakaz.