Arrigorriaga clown eta pailazoz beteko da

15 konpainiak, musika, kaleko antzerkia, zirku modernoa, aireko akrobaziak eta umorea uztartuko dabez
Pailaso bat / Bizkaia Irratia

Arrigorriagako Nazioarteko XXVIII. Clown Jaialdia asteburu honetan egingo dabe, maiatzaren 5, 6 eta 7an.  15 konpainiak, musika, kaleko antzerkia, zirku modernoa, aireko akrobaziak eta umorea uztartuko dabez. Artistek piezak gaztelaniaz, euskeraz eta mimifikauta aurkeztuko dabez, hau da, testu barik. Ikuskizunekin batera, udal eskolako txikiek globoflexia edo slackline tailerrak izango dabez.

Arrigorriaga Clowneko antolatzaileek kultur aniztasuna eta aniztasuna jaialdira ekartzearen garrantzia azpimarratu dabe, eta atzerriko konpainiak ekartzeko mundu osoko hainbat udalekin izandako lankidetza azpimarratu dabe.

Jaialdia 1995ean sortu zan, “Magia, Pailazo eta Kaleko Artearen Jardunaldiak” izenagaz. Azken 28 urteotan formaua eta programazinoa handitu eta barritu dauz: erakusketak, profesinonalentzako eta zaleentzako clown ikastaroak, euki pedagogiko nabarmena daben eskola-publikoarentzako jarduerak, haur-ospitaleentzako saio itxiak… eta abar. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular