Erromeriak, Kepa Junkeraren proiektu barria

Diskoa emakume pandero-joleei egindako omenaldia da eta Junkeraren 31. lana
Kepa Junkera bere diskoaren aurkezpenean / Bizkaia Irratia

Kepa Junkerak Euskal Herriko, Kantabriako, Asturiasko, Galiziako, Leongo, Valladolideko eta Portugalgo 40 emakume pandero-jole bidaide izan dauz bere lan barri honetan. Errekalde auzoko sortzaileak Olatz Goikuria eta Mikel Lizarribarren laguntzea euki eban atzoko aurkezpenean.

2018an eszenatokietatik kanpo itxi eban iktusa jasan baino apur bat lehenago Kepa Junkera bere estudioan lanean ari zan zortzi abesti barri josten. Horreek eskaintzen dauz, eta beste zazpi grabazino berezi be badauz, proiektu honetarako berariaz moldatuak. Diskoan Koldo Gezuraga Seijido bertsolariak parte hartu dau kantuetako batzuen letretan, baita Yeray Rodríguez eta Miguel Cadavieco inprobisatzaileek be.

Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izan da Kepa Junkeraren disko barriaren aurkezpena. Bertan, musikari, konpositore eta trikitilariaren lan barrian parte hartu daben emakume pandero-joleetako batzuek “online” parte hartu dabe eta disko honetan parte hartu izanaren “oparia” eskertu deutsie.

Aurkezpenean, gutun baten bidez, Kepa Junkerak eskerrak emon ditu “amets hori” gauzatzeko “ezinbestekoak” diran lagun guztien laguntzagaitik. Era berean, eskerrak emon deutsez “protagonista handiei, emakume handi eta pandero-jole onenei baita ‘Erromeriak’ ekimenean parte hartu daben andrazko guztiei be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular