Euskal Eskola Publikoaren jaia, bagilaren 4an Mungian

Euskal Eskola Publikoaren 30. edizinoan eskola publikoa indartzearen aldeko apustua egin dabe antolatzaileek
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Euskal Eskola Publikoaren jaia bagilaren 4an ospatuko da Mungian. Jaiak hiru gune izango dauz: ikastetxe publikoa, Matxin plaza eta Torrebillela parkea. Jarduera guztiak gune horreetan banatuko dira. Aitagarrienen artean Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Goazen! edo txikienentzako puzgarriak dagoz. Gazte eta helduentzako jarduerak be izango dira; graffiti tailerra, txalaparta tailerra edo kirol jarduerak, besteak beste. Jaiak Mungiako memoria historikoa ezagutzeko ibilbidea be izango dau. 

Kaleetan zehar be hainbat jarduera ibiltari izango dira: Ondalan erraldoiak, batukada feministea, Eskola Publikoa kantaria edo artisautza erakusketak. Jarduerak ez dira bagilaren 4ra mugatuko, eta aurreko egunerako jarduera-programa bat prestetan ari dira, baita urtean zehar egingo diran aurretiazko jarduerak be.

Inaugurazino ekitaldia goizeko 11:00etan izango da Legarda eskolan. Arazorik barik heldu ahal izateko, Bizkaibusek zerbitzua indartuko dau Bilbotik. Gainera, ibilgailuentzako aparkaleku ezbardinak egongo dira.

Aurtengo leloa Jagon Eskola Publikoa da. Aukeratutako aditza ez da kasualidadea, jagon berbak zaintzea eta babestea esan gura dau, eta Mungialdean bereziki erabilten dan aditza da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular